GAUZAK EZ ZIREN SEKULA BERDINAK IZANGO

Autorea: Iñaki Irasizabal Izagirre

ISBN: 978-84-9027-576-4

EAN: 9788490275764

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Ateko bandan

Edizio data: 2016

Orri kopurua: 92

PVP originala: 12.40 €

Erosi

Sinopsia

Gauzak ez ziren sekula berdinak izango, Iñaki Irasizabal: Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egiten du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, biktima baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita. Beste bi neba-arreba geratzen dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabaiteko defentsa antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa…