SATANEN SEME
Autorea: Charles Bukowski
ISBN: 978-84-9783-524-4
EAN: 9788497835244
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Ateko bandan
Edizio data: 2007
Orri kopurua: 252
PVP originala: 21.00 €
Sinopsia
Bukowskik bere guztizko gaiak dakarzkizu hogeita bat narrazio gordin eta bizkor hauetan:
haurtzaroko eta gaztaroko pasadizo latzak, arlote-jendearen bizimodua, fabrikako jopuen
deshumanizazioa, emakumeekiko harreman pipertsuak, prostituzioaren lilura beltza, gainbehera
doan idazlearen antsietatea, ospearen eta arrakastaren malkar kakaztuak…
Pertsonaia gehienak Bukowskik ezaguturiko giza jende arrearen poetizazioak dira, eta han
eta hemen idazlearen beraren erretratuak ere aurkituko dituzu ?haur garaiko oroitzapenetatik
zahartzaroko aitorkizunetara?, batzuk zein besteak begiraturik gupidagabeenaz marrazturik
daudela. Izan ere, Bukowskiren pertsonaia guztiek kontsolamendu paradoxiko bera
daramate nortasun agiritzat: ez dago salbaziorik!
Narrazio hauetako protagonista nabarmenena, hala ere, Bukowskiren idazkera biluzi, zakar
antzeko eta antierretorikoa da. Irakurleak galtzeko beldurrik gabe??doazela atzera
Kafkagana??, idazleak ez du bere bihotzeko behazuna gozatzeko ahalegin