MENTXAKAREN AITORPENA

Autorea: Jose Ramon Goikoetxea, Ardotxi

ISBN: 978-84-9783-398-1

EAN: 9788497833981

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Literatura

Edizio data: 2006

Orri kopurua: 276

PVP originala: 24.25 €

Erosi

Sinopsia

“Ardotxi”k liburu bat utzi zuen erdizka egina: “Mentxakaren aitorpena”. Lehen bertsio bat gaztelaniaz idatzi zuen; gero euskaraz berridazten hasi zen, eta horretan ari zela eman zion zo-ritxarreko bihotzekoak. Orain, haren lagun-talde baten bultzadari esker, Rafa Egigurenek hartu du guztia txukuntzeko eta atontzeko lana.

Errealitate nobelatu gisa definitu daiteke liburu hau: 1971n egile eta protagonista atxilotzen dutenean hasten da, eta polizia-etxeko itaunketak irauten duen bitartean garatzen da: batetik, galdeketaren inguruko kontuak agertzen dira (informazioa lortzeko kolpe eta torturak, zer esan eta zer gorde atxilotuak egiten dituen kalkuluak, bere benetako nortasuna ezkutatzeko asmatzen duen estrategia abila?); bestetik, berriz, flash back ugarien bitartez, gainbegiratua ematen die bere bizitzari oro har eta borroka-urteei bereziki.
Polizi nobela baten erritmoa eta jakin-mina lortzen ditu eleberriak, eta hori da bere dohainetako bat; ez bakarra, zeren, aldi berean, garaiaren