BAT, BI, MANCHESTER
Autorea: Irati Jimenez Uriarte
ISBN: 978-84-9783-397-4
EAN: 9788497833974
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2006
Orri kopurua: 92
PVP originala: 14.75 €
Sinopsia
Ezinezko amodio baten kontaketa da Bat, bi, Manchester, nobela laburrentzako Augustin Zubikarai saria irabazi duen lana. Batetik, itzultzaile diharduen baina idazle izan nahiko lukeen kontalaria dugu: homosexuala, uzkur samarra, porrot batetik irten berria; bestetik, Aitor: dena beti erraza izan zaion mutil guapoa, aktorea, heterosexuala. Halabeharrak elkartu ditu Manchesterren eta elkarrekin bizi dira etxe berean; adiskidetasun estua sortuko da bien artean, baina desira bete ezinaren itzala sumatuko da uneoro.
Sentimenduen mosaiko bat fintasunez marrazten asmatu du Irati Jimenezek; maiteminaren anabasa psikologikoa di-da ebakitzen diren esaldietan jasoz, gure garaiaren izaera eten eta nahasia atal labur eta azkarren bidez adieraziz.
Irati Jimenez Uriarte Mundakan jaio zen, 1977an, eta Barakaldon bizi da gaur egun. Kazetaritza ikasi zuen eta lanbide horretan dihardu EITBn ordezkapenak eginez. Liburu bat egina du orain baino lehen: Malcolm X haurrentzako biografia, Txalaparta argita