URPERATZE HANDIA
Autorea: Karlos Linazasoro Izagirre
ISBN: 978-84-9783-736-1
EAN: 9788497837361
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Ateko bandan
Edizio data: 2009
Orri kopurua: 80
PVP originala: 11.85 €
Sinopsia

Hiru egun jitoan igaro ondoren, naufrago jubilatu batzuk uharte apartatu eta jendegabetu batera heldu dira. Hogeita bi gizonemakume dira, jubilatuak guztiak, oporretara joan direnak.

–Eta orain zer egingo dugu? –galdetu zuen agure batek, hodeiertz neurtezinari begira.
Hitz haiek entzutean, bi emakume zahar negarrez hasi ziren.
–Non gaude? Zer gara? Nondik gatoz? Nork jasoko gaitu? Zer gertatuko da gure semealabekin?
Elkarteko lehendakariak, hemendik aurrera Bat izango den horrexek, emakume negartiei kalpar
luzea ferekatu, eta ondoren esan zuen:
–Bukatu dira pitokeriak! Antolatu beharra daukagu. Zenbat gara, ea, ikus dezagun: hogeita bi.
Guztiak gaude eta! Ongi ba: hemendik aurrera, antolakuntza militarra. Utikan izenak. Gutako
bakoitzak zenbaki bat izango du. Ni, adibidez, Bat izango naiz.
Noski, ederederra zarelako zu…
–Ez! Lehendakaria naizelako! Eta konforme ez dagoenak ospa egitea du.
–Esango didazu nola…
–Ongi, zu, Bi; zu, Hiru… Eta horrela, gauden ordenari jarraituz, Hogeita bi arte.
–Eta norbait hiltzen bada, zenbakiak bere hartan mantendu edo egokitu egiten dira?