HIRI GORRITIK
Autorea: Asier Serrano Lasa
ISBN: 978-84-9783-913-6
EAN: 9788497839136
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Poesia
Edizio data: 2010
Orri kopurua: 72
PVP originala: 13,50 €
Sinopsia
Hiriguneko  etxe  orratzetako  leihoetako  argiek
hiriko  aldirietako  txabolen  suek  bezainbesteko  duintasunez
sortu  ditzakete  itzalak.
Eta  itzalak  izan  daitezke
giza  haragizkoak  edota  ke  hutsezkoak.
Itzala  izan  daiteke
zapi  more  desolatu  baten  azken  hegaldiarena
edo  maindire  horitu  baten  destolestearena.
Katu  zauritu  baten  isatsarena
edo  katuaren  isatsa  hatzetan  daraman  arratoiarena.
Horma-ordulari  nagi  baten  orratz  estatikoarena
edo  txingarren  bazka  izateko  jaio  ez  den  ezpelarena.
Lan  bila  iratzarri  behar  duenarena
edo  bart  lanetik  bota  zutenarena.
Ez  lo  hartu  ez  ihes  egin  ezin  duen
emakumearen  negar  beroarena
edo  loak  nahiz  ihesak  garaitu  duen
gizonaren  izerdi  hotzarena.
Itzala  izan  daiteke
zurea  edo  nirea.
Akaso  itzalak  dira
duintasuna  zer  den  argitu  diezaguketen  bakarrak
hiri  gorri  honetan.