KULEROZAHAR

Autorea: Xabier Mendiguren Elizegi, Iñaki G. Holgado

ISBN: 978-84-15337-74-4

EAN: 9788415337744

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Kuku

Edizio data: 2012

Orri kopurua: 52

PVP originala: 11.00 €

Erosi

Sinopsia

Kulerozahar, Xabier Mendiguren Elizegi: Naroak, Lutxik eta Peruk ezin dute aguantatu ingeleseko irakasle berria: sorgin galanta da andereño Kulerozahar, ikasleak arbelera atera eta barregarri uztea beste helbururik ez duena. Hiru lagunak, baina, ez dira geldirik egongo, eta modu bat bilatuko dute irakasle gaiztoari bere ordaina emateko.
Irakasle asko izan ditut nik: zoragarriak, bikainak, primerakoak, txukunak, pasamodukoak,
erdizkakoak, halamoduzkoak, erdipurdikoak, eskasak, kaxkarrak, txarrak, desastreak eta negargarriak. Irakasle onekin, ondo pasa eta asko ikasten du batek, bizitza osorako; irakasle txarrekin, berriz, zerbait pentsatu behar: adibidez, barregarri utziko dituen istorio bat idaztea.