IDAZTEN ARI DELA IDAZTEN DUEN IDAZLEA
Autorea: Iban Zaldua Gonzalez
ISBN: 978-84-9027-031-8
EAN: 9788490270318
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura
Edizio data: 2012
Orri kopurua: 140
PVP originala: 18.00 €
Sinopsia
Idazten ari dela idazten duen idazlea, Iban Zaldua Gonzalez: X idazlea idazten ari da. Eleberri bat; ohi duen bezala, luma estilografikoaz, paperean. Eta Xk, idazten ari den pasartean, beste idazle bat deskribatzen du, Y, hura ere idazten ari dela, nouvelle bat: Olivetti baten aurrean dago, teklak jo eta jo. Eta Yren nouvellean beste idazle bat da protagonista, Z, eta hura ere idazten ari da, ordenagailu eramangarri batean, ipuin bat. Eta ipuinean, irakurtzen ari zaren honetan hain zuzen, bat-bateko iktus batek jotzen du X idazlea, eta hil egiten du. Eta luma haren eskutik erori bezain laster, nobelan, paralisi moduko batek hartzen du Y idazlea, eta bere burua zerraldo erortzen da idazteko makinaren gainean.
Kopetari odol arrasto bat dario: tantek organ dagoen nouvellearen orria zipriztintzen dute. Eta ni, Z idazlea, jazoko zaidanaren esperoan geratu naiz. Ez dakit, ordea, heriotza ala askatasuna izango den.