ROBINSON CRUSOE
Autorea: Daniel Defoe
ISBN: 978-84-15337-78-2
EAN: 9788415337782
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Urrezko biblioteka
Edizio data: 2012
Orri kopurua: 364
PVP originala: 18.90 €
Sinopsia
Robison Crusoe, Daniel Defoe: Abenturazko eleberriaren klasiko handienetako bat da Robinson Crusoe, mila bertsio, itzulpen, laburpen, komikirako nahiz zinemarako moldaketa eta abar sorrarazi dituena. Izan ere, uharte huts batera iritsi eta bizimodua bere kasa atera behar duen naufragoaren irudiak indar berezia du guztion ikonografian.
Egiazko kasu batean oinarritu arren, irudimen aberatsa eta hainbat gairi buruzko bere jakintza zabala erabili zuen Defoek historia hau idazteko. Ia 30 urteko bakarraldian, era guztietako estualdi eta gorabeherak biziko ditu Robinsonek, baina bere kemenari eta asmamenari esker lortuko du arazoei aurre egin eta itxaropenari eustea.
Biziraupena ziurtatzeko borrokarekin batera, kontaketak badu beste osagai nabarmen bat, gizon zuri kristau ingelesaren nagusitasun moral eta materialaren frogantza bihurtzen baitu egileak, planeta osoa mendean hartuko zuen kolonialismoaren aurrekari.