DENBORA GALDUAREN BILA I – SWANN-ENETIK
Autorea: Marcel Proust
ISBN: 978-84-9783-944-0
EAN: 9788497839440
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Literatura unibertsala
Edizio data: 2010
Orri kopurua: 640
PVP originala: 25.90 €
Sinopsia
?Ordu haiek berpizteko aukera ezin birsortuko da inoiz niretzat. Baina istant baten buruan, belarria erne
zolitzen badut, berriro hasten naiz intziri haiek hautematen, aitaren aurrean eutsi ahal izateko adina indar
izan nuenak, eta soilik amarekin bakarrik gelditu nintzenean lehertu zitzaizkidanak. Berez, ez dira inoiz
atertu intziriok; eta bizitza nire inguruan orain isilagoa delako, horrexegatik aditzen ditut berriro, komentuetako
ezkilak bailiran, egunean zehar hiriko hotsek hain ongi isilaraziak non pentsa bailiteke ez
derauntsatela batere, baina arratseko isiltasunean ostera berriz erauntsika sumatu ohi ditugunak.?
XX. mendearen hasieran argitaratu zenez geroztik, gizaldi osoko eleberrigintza aldatu eta baldintzatu
zuen lana da Denbora galduaren bila, ez bakarrik sorleku izan zuen Frantzian ezpada mendebalde osoan,
literatura unibertsaleko lan erraldoietako bat baitugu hau, tamainaz bezainbeste kalitatez eta oihartzunez.
Parisko saloietako burges eta aristokraten zaletasun eta makurkerien erakusleiho izateaz gain, giza arimaren
barrunbeetan inor gutxik bezala arakatzen du Proustek, oroitzapen zaharren lorratzei bezala ekintza
ñimiñoenaren atze-aurreei antzemanez, esaldi luze bezain eder eta ñabarduraz beterikoen bitartez.