Joxan Ormazabal

Bere ipuinak irakurtzen dituztenak ameslari nekaezinak bihurtzen dira.

Bere poemak xuxurlatzen dituztenei begiak argitzen zaizkie.

Bere kantuak abesten dituztenek beti izaten dute bihotza alai.

Bere igarkizun eta aho-korapiloekin jolasten direnek ez diote inoiz ume izateari uzten.

Hamar urte bete dira Joxan Ormazabal joan zela; halere, gezurrak egia balira bezala kontatzen zekien idazlearen hitzek haur eta helduen bihotz xaloetan oihartzun egiten jarraitzen dute.